Aurkezpena 

Helburu argi batekin sortu zen Flandesko Mugimendu Sozialista : Flandes ezkerretik eraikiz, sozialismoa eta independentzia lortzeko hain zuzen. V-SBren iritziz, borroka soziala eta nazionala txanpona berearen bi aldeak dira. Banatu ezinak eta elkarrekin loturik doaz. Duela ehun urte horrela izan zen, garai horretako belaunaldiek eskubide sozial eta kulturalen alde borrokatu zutenean, eta, horrela da gaur egun ere, gizarte ezberdin batean bizi garen arren. 

 

Printzipioen Deklarazioa 

Gizarte sozialista dugu helburutzat: Flandes independiente bateko biztanle guztiek aukera, eskubide eta betebehar berdinak izango dituztena. Egitura supranazional ez- demokratiko eta kapitalistetatik aldenduta, eta, elkartasunean eta elkarlanean arituko dena askatasun bila dauden herri eta nazioekin. 

Pilatzen ari diren arazo sozial eta ingurumenekoei aurre egiteko, elkartasunean eta era demokratikoan, herritarren inplikazioa eta herriaren autodeterminazioa aitortzea eta indartzea dela irtenbide bakarra dio V-SBek. Belgika estatu gisa, Belgikako eta munduko kapital handiaren aldeko egituratzat hartzen du V-SBek, estatuan bizi diren bi herrien autodeterminazioa eta garapena oztopatuz. Haratago doa V-SB. Gure ustez, herrien errealitatea kontutan hartuta bakarrik izango da posible egitura sozialista. Hori dela eta, V-SBek Flandesko estatu sozialistaren alde borrokatzen du.

 

Autodeterminazioaren beharrari dagokionez, gure eskubideak zapaltzen edo gutxitzen ahalegitzen den edozerren aurka azalduko da V-SB. Baita ere, zapalkuntza hau egitura supranazional ez- demokratikoen bidez burutzen saiatzen denean.

Noski, V-SBek argi dauka helburua ez dela Flandes sozialista eraikitzea irla bailitzan. Alderantziz, nazioarteko elkarlana ezinbestekoa da. Elkarlan hau posible egiteko, autodeterminazioa eta gizarte sozialista eraiki nahi duten herri eta mugimenduekin batera beste Europa hau eraiki nahi du V-SBek. Hau esanda, Waloniaren kontrako Flandesko nazionalismo forma guztiei, eta, berekoikeriagatik independentzia nahi dutenei aurre egiten diegu. Flandes eta Waloniaren arteko elkartasuna mantendu eta indartu behar dela uste dugu.

Flandesen bizi diren lagun guztiak flandestartzat hartzen ditu V-SBek, ezaugarri pertsonalen kontrako inolako diskriminaziorik gabe: jatorri, genero, erligio, hizkuntza, sexu…Flandesko estatu independiente eta sozialistan, herritar guztien eskubide kulturalak bermetuak izan behar dira berdintasun osoan, Flandesko gizartean integratzeko bideak eskainiz.